Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketa final laurdenetan sartu da. Asteburu honetan, lau partidetatik hiru jokatu dituzte. Laugarrena, ekainaren 29an, igande goizeko 11:30etik aitzinera jokatuko dute Oizek eta Irurita Ak.
Asteburuan jokatutako partidetan, Arraioz Bk (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena) 6-9 galdu zuen Doneztebe Brekin (Javier Almandoz, Asier Mutuberria, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea). Beti aitzinetik izan ziren doneztebarrak (0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-5, 3-5, 3-6, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-9).
Doneztebe Ak (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Jokin Arraztoa eta Jabier Bertiz) 9-4 irabazi zion Arraioz Ari (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai). Arraioztarrek lehen jokua egin zuten eta 1-2 eta 2-3 ere irabazten joan ziren, baina sei joku segidan egin zituzten doneztebarrek (8-3). Arraioztarrek bertze bat egin zuten, baina doneztebarrek itxi zuten partida abantaila politarekin (9-4).
Azkenik, Arraioz Ck (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro) 9-5 irabazi zieten Irurita Bri (Xabier Barberena, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Karlos Goikoetxea). Iruritarrek egin zuten lehen jokua eta 1-3 eta 3-4 irabazten izan ziren, baina arraioztarrek buelta eman zioten (7-4). Bertze joku bat egin zuen Irurita Bk, baina horixe izan zen azkena(9-5).