Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidea moztu eginen dute ekainaren 23tik 25era, astelehen goizeko 7etatik asteazken goizeko 7etara Berroetako zubia eta Marin zubiaren inguruan, dilatazio-juntak moldatzeko. Hortaz, Iruña aldera doazen ibilgailuak, errepide zaharretik desbideratuko dituzte 37 eta 34,500 kilometroen artean. Irun aldera doazenak, aldiz, N-121-A errepodetik segituko dute (eskuineko karriletik edo ezkerrekotik, lanak egiten ari diren tokiaren arabera). Behin Almandozko bidegurutzera ailegatzerakoan, Iruña aldera doazenek ere N-121-A errepidera itzuliko dira. Beraz, Almandoz eta Belateko tunelak ez dituzte itxiko.