San Joan bestetan kirola izanen da protagonista Saldiasen

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 20a

Saldiastarren arteko sokatira saioa, joan den urteko festetan. Artxiboko argazkia

Asteburu osoan pilota partidak eta igandean eta egun handian aizkora apustuak izanen dira

San Joan bestak atejoka ditugu Saldiasen ere eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute giro ederrean ospatzeko. Ostiral arratseko zopetatik hasi eta egun handiko herri bazkariarekin akituko dira bestak.

San Joan bestak atejoka ditugu Saldiasen ere eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute giro ederrean ospatzeko. Ostiral arratseko zopetatik hasi eta egun handiko herri bazkariarekin akituko dira bestak.

 

Ostirala, ekainak 20

• 20:00: ohiturazko zopak Herriko Ostatuan.

• Gauez: dantzaldia Modesto akordeolariarekin.


Larunbata, ekainak 21

• 11:00: herriko mus txapelketa.

• 18:00: pilota partidak. Jubenilak, lau terdian: Bakaikoa-Medina. Afizionatuak: Elizalde-Martija, Jaunarena-Anduezaren kontra.

• 14:00: zikiro jatea.

• Arratsaldez eta gauez: dantzaldia GABENARA taldearekin.


Igandea, ekainak 22

• 13:00: aizkora apustua: Migeltxo Mindegia eta Ruben Saralegi, Asier Pellejero eta Ander Erasun.

• 18:00: pilota partidak. Jubenilak: Bakaikoa eta Martija, Juankorena eta Medinaren kontra. Afizionatuak, lau terdian: Elizalde-Jaunarena.

• Arratsaldez: dantzaldia MODESTO akordeolariarekin.


Astelehena, ekainak 23

• 11:30: haur jokoak.

• 15:00-19:00: umeen parkea, kart eta gaztelu haizatuekin.

• Arratsaldean: trikitilariak.

• 22:00: San Juan suak piztuko dituzte, nahi duenak salto egiteko.


Asteartea, ekainak 24

• 10:00etatik aurrera: txistulariek alaituko dute herria.

• 11:30: Meza Nagusia, San Juan herriko pa­troiaren ohorez.

• 13:00: Aizkora apustua: Eneko Saralegi-Iker Bizente.

• 14:00: herri bazkaria Herriko Ostatuan trikitilariekin. Trikitilariek segituko dute arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun