Sara VTT ibilaldiaren hamahirugarren edizioa eginen da Saran ekainaren 22an. Bi ibilaldi proposatuak dira: lehena 20 kilometrokoa eta bigarrena 35 kilometrokoa. Izen emaitea egunean berean eginen da, parte hartzea 5 eurokoa izanen da. Ibilaldia igande goizeko 9etan abiatuko da plazatik.
Adingabeek ere ibilaldia egiten ahal dute baina lagunduak izan beharko dira. Kaskoa beharrezkoa da eta baita medikuaren agiri edo lizentzia ere.