Anasaps Dizdira elkarteak hamar urte bete ditu Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 20a

Dizdira elkartean egindako erakusketa bat. Artxiboko argazkia

Ekainaren 20an eginen du ospakizun ekitaldia

Nafarroako Osasun Mentalerako Elkartearen baitan dagoen Anasaps-Dizdira elkarteak hamar urte eginen ditu Donezteben. Hamargarren urteurreneko ospakizuna ekainaren 20an eginen du.

Nafarroako Osasun Mentalerako Elkartearen baitan dagoen Anasaps-Dizdira elkarteak hamar urte eginen ditu Donezteben. Hamargarren urteurreneko ospakizuna ekainaren 20an eginen du.

Ortziral arratsaldeko 5etan ibilbide historikoa, merendua eta ospakizuna eginen dute Doneztebeko udaletxe azpiko frontoitxoan.

Ekainaren 26an, berriz, heldu den ortzegun arratsaldeko 7:30ean hasita, Osasun mentalak sortzen duen estigma solasaldia eskainiko dute Berako Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun