Julen Retegi finalerdietan izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Julen Retegik mendean hartu zuen Aimar Olaizola final laurdenetako partidan. Gorka ESTRADA

Aimar Olaizola kanporatu ondotik Idoate izanen du arerio

Julen Retegi eratsundarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra buruz buruko txapelketa nagusiko finalerdietan. Txapelketako ezustea eman zuen final laurdenetan, gaur egungo txapelduna den Aimar Olaizola goizuetarra mendean hartuta, 11-22. Partida bikaina jokatu zuen Retegi Bik eta Olaizola II bere onenean ez zegoela baliatu zuen, lehen aldiz lau onenen artean sartzeko. Eskuetatik juxtu akitu eta finalerdiko partida atzeratu egin du Retegik. Idoate izanen du arerio asteburu honetan. Irabazlea lehen aldiz sartuko da final nagusian eta Irujo edo Urru­tikoetxea izanen du esperoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun