Bina partida irabazi dituzte Bera eta Doneztebek Herriarteko pilota txapelketaren finalerdian

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 17a

Martinez eta Errandonea eta Lasa eta Elizalde, senior mailako partida hasi aitzinetik. Kanporaketa oraindik airean da. Utzitako argazkia

Itzulerako partidak larunbat goizean jokatuko dituzte Donezteben

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako finalerdietako bat Bera eta Doneztebe artean jokatzen ari dira. Joaneko partidak larunbatean jokatu zituzten Berako Eztegaran eta bina partida irabazi zituzten. Doneztebarrek 9 tantu gehiago lortu zituzten. Itzuliko partidak heldu den larunbatean, goizeko 10etatik aitzinera jokatuko dituzte Donezteben.

Giro bikaina izan zen larunbatean Eztegarako harmailetan.

Alebin mailan, Berako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 5 irabazi zieten Doneztebeko Julen Santesteban eta Patxi Loiarteri.

Infantiletan, Doneztebeko Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrenak 18 eta 3 irabazi zieten Berako Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiri. Salaberriak min handia egin zuen sakearekin.

Jubeniletan, Berak bi aurrelarirekin jokatu behar izan zuen eta hori nabaritu zuten Doneztebeko bikote handiaren kontra. Beñat Mitxelena eta Andoni Lazkanotegik 6 eta 22 galdu zuten Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinaren kontra. Itzuliko partidarako Jon Olaizola errekuperatzea espero dute Beran.

Senior mailan, azkenik, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 22-13 irabazi zieten Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Adur Lasari.

Hortaz, bina partida irabazi zituzten, baina Doneztebek 9 tantu gehiago atera zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun