Aurten Xareta eguna Saran ospatuko da ekainaren 15ean, igandearekin.Goizean, 08:30ean martxa bat abiatuko da Sarako lezeetatik Zugarramurdira eta itzulera ere oinez eginen dute. 10:30ean Sarako lezeen bisita bat proposatua da, 10:30ean Sarako gozogileek irakatsiko dute nola egiten den euskal pastiza. 11:00etan pilota partida jokatuko da, ondotik Zazpiak Bat taldeak dantza ikusgarri bat emanen du. Eguerditan “Saranga” eta Txalapartak alaituriko zintzur bustitze bat izanen da eta ondotik Sarako ekoizleek prestaturiko bazkari bat. Arratsaldeko 4etan berriz ere lezeen bisita bat proposatua da. Egun osoan zehar, 11etatik arratsaldeko 5ak arte, jokoak izanen dira haurrentzat. Ekitaldi guziak urririk izanen dira.