Fronte Nazionala bigarren indar bozkatuena izan zen Europako hauteskundeetan

Franck DOLOSOR 2014ko ekainaren 12a

UMP eskuindarrak 437 boz eskuratu zituen eta Le Penen alderdiak 297

Abstentzio haundiak %55,85 eta Frente Nazionalaren gorakadak markatu zituzten Europako hauteskundeak Senperen ere. Marine Le Penen alderdia bigarren indarra bilakatu zen 297 bozekin (%15,71) UMPko eskuindarren ondotik, 437 bozekin (%23,12). Eskuineko bi indar hauen ondotik sailkatu ziren Eusko Alderdi Jeltzalea 277 bozekin (%14,66), ekologistak 273 boz (%14,44) eta sozialistak 140 boz (%7,4). Ezker abertzaleak ez zuen hautagaitzarik aurkeztu. Hurbiletik begiratuz, azpimarratzekoa da FNk 464 boz ardie­tsi zituela 2012ko presidentzialetan eta beraz 167 boz galdu dituela bi urtez. Sozialistek abantzu 700 boz galdu dituzte eta eskuinda­rrek 451. Jeltzaleek emai­tzak hobetu dituzte aurten 42 boz baitzituzten 2012ko hauteskunde legegileetan eta 87 2009ko Europako hauteskundeetan. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun