Joxe Joakin Ziganda omendu dute Laxoaren Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Joxe Joakin Ziganda koadroarekin, omenaldian parte hartu zutenekin batera. Utzitako argazkia.

Laxoa Elkarteak koadroa eta kamixeta eman zizkion

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Laxoa Eguna ospatu dute maia­tzaren 25ean. Egun osoan laxoaren erakusketa, argazki erakusketa, artisauak, musika eta pintxo dastaketa izan zituzten. Eguraldiak ez zuen lagundu eta Laxoa txapelketako partidarik ez zen jokatu, baina goiza giro ederrean joan zen. Jose Joakin Zigandari omenaldia eskaini zitzaion eta Laxoa Elkartearen izenean, koa­droa eta kamixeta jaso zituen, Tiburtzio Arraz­toa eta Alberto San Miguel alkatearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun