San Juan bestak atejoka ditugu eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute giro ederrean ospatzeko:
OSTIRALA, EKAINAK 20
• 20:00: ohiturazko zopak Herriko Ostatuan.
• Gauez: dantzaldia Modesto akordeolariarekin.
LARUNBATA, EKAINAK 21
• 11:00: herriko mus txapelketa.
• 18:00: pilota partidak. Jubenilak, lau terdian: Bakaikoa-Medina. Afizionatuak: Elizalde-Martija, Jaunarena-Anduezaren kontra.
• 14:00: zikiro jatea.
• Arratsaldez eta gauez: dantzaldia GABENARA taldearekin.
IGANDEA, EKAINAK 22
• 13:00: aizkora apustua: Migeltxo Mindegia eta Ruben Saralegi, Asier Pellejero eta Ander Erasun.
• 18:00: pilota partidak. Jubenilak: Bakaikoa eta Martija, Juankorena eta Medinaren kontra. Afizionatuak, lau terdian: Elizalde-Jaunarena.
• Arratsaldez: dantzaldia MODESTO akordeolariarekin.
ASTELEHENA, EKAINAK 23
• 11:30: haur jokoak.
• 15:00-19:00: umeen parkea, kart eta gaztelu haizatuekin.
• Arratsaldean: trikitilariak.
• 22:00: San Juan suak piztuko dituzte, nahi duenak salto egiteko.
ASTEARTEA, EKAINAK 24
• 10:00etatik aurrera: txistulariek alaituko dute herria.
• 11:30: Meza Nagusia, San Juan herriko patroiaren ohorez.
• 13:00: Aizkora apustua: Eneko Saralegi-Iker Bizente.
• 14:00: herri bazkaria Herriko Ostatuan trikitilariekin. Trikitilariek segituko dute arratsaldean.