Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren 35. edizioaren lehen fasea asteburu honetan akitu da, gibeleratuta geldituak ziren partidak jokatuta. Honenbertzez, final laurdenetarako zein talde sailkatu diren jakina da eta ekainaren 16an, astelehen arratseko 8etan Donezteben eginen den bileran zehaztuko dituzte ordutegiak.
Asteburuko emaitzak
1. multzoa:
Doneztebe C - Doneztebe A: 3 – 9
Doneztebe A – Irurita A: 6 – 9
Doneztebe B – Doneztebe C: 6 – 9
2. multzoa:
Oiz – Arraioz B: 6 - 9
Doneztebe D – Arraioz A: 9 – 8
Arraioz B – Doneztebe D: 9 – 0
Honenbertzez, Doneztebe B izan da lehen multzoko sailkapen buru, 5 partida irabazi eta 3 galduta), bigarren Irurita A (5-3), hirugarren Doneztebe A (4-4) eta laugarren Arraioz C (4-4). Final laurdenetatik kanpo gelditu da Doneztebe C (2-6).
Bigarren multzoan Irurita B izan da lehenbizikoa (7-1), Arraioz A bigarren (5-3), Oiz hirugarren (3-5) eta Arraioz B laugarren (3-5). Doneztebe D gelditu da final laurdenetatik kanpo (2-6).
Final laurdenetako joaneko partidak
Arraioz B – Doneztebe B
Oiz – Irurita A
Doneztebe A – Arraioz A
Arraioz C – Irurita B
Itzuliko partidak
Doneztebe B – Arraioz B
Irurita A - Oiz
Arraioz A – Doneztebe A
Irurita B – Arraioz C