Benidormen eguraldi eta giro bikainean

Fernando ETXEBERRIA 2014ko ekainaren 12a

Ez dute orain arteko hotelean hartu ostatu

Ttipi Tttapako azken alean aipatu genuen, 46 bazkide Benidorm aldera joatekoak zirela maia­tzaren 19tik 31ra. Azken 20 urte baino gehiagotan, Fenicia hotelean hartu izan dute ostatu baina aurten ez da horretarako aukerarik izan. Poseidon hotelera joatea erabaki dute eta guztiak gustura ibili dira bertan. Instalazioak oso ongi zeudela eta bazkaria ere benetan goxoa zela aipatu digute. Dena den eragozpen ttiki bat ere izan dute: hotelak 14 solairu ditu eta 4 igogailu, horren ondorioz bazkal­tzeko eta afaltzeko orduan kolapsatu egiten ziren. Bizkorrenek baz­kalordua aurreratu zuten, horrela arazoa ekin zuten.
 
Eguraldia ere lagun izan zuten, gauetan giroa frexkatuta. Elkartekide batzuk barkuz paseo bat emateko ere probestu zuten egunetako bat eta besteak bes­te Calpeko falch harkaitza ikusi eta mariskada eder bat jateko aukera izan zuten. Itzulerako bidaia ere aurrekoetan baino erosoagoa izan zela aipatu dute. Geldialdiak moldatu eta ordutegia aldatu dute, hala gehienak etxean zeuden arratsaldeko seiak baino lehen.
 
ORDEZKARIEN BILERA 
Maiatzaren 22an Arkupeak Elkarteko 32 ordezkari bildu ziren Doneztebeko egoitzan.
Pedro Bañares presidentearen agurraren eta aurreko bilerako aktaren irakurketaren ondotik, bilerako gai ga­rrantzitsuez hasi ziren solasten.
 
2013ko diru balan­tzea egin zuten eta 492.243,09 euroko diru sarrera eta 490.952,01 euroko gastua egin zenez, 1.291,08 euroko irabaziarekin bukatu zen urtea.
 
10. boletina ere aurkeztu zen, bazkideen artean banatu aurretik eta Europa eta Argentinara antolatu dituzten bidaiak azpimarratu zituzten. Argentinara joateko asmoa dutenek, 30 euroko aseguru bat har dezakete nahi badute.
 
Irailetik aurrera ikastaro berriak eskaintzeko asmoa ere badute, baina horien berri au­rrerago emanen zaizue.
 
La Caixako ordezkariak ere bilerara agertu ziren formazio saio ba­tzuen inguruan solasteko: informazio eta komunikaziorako teknologiak, osasuna eta ongizate soziala, boluntariotza, gizarte lana… bes­teak beste. Hitzaldi batzuk ere eskainiko dituzte “irrifar batekin esnatzearen” inguruan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun