Maiatzaren 24an jokatu zen Urrezko Mailako, Eusko Label sariaren bakarkako aizkolari txapelketaren finalerdia. Hiru aizkolari aritu ziren hainbat eratako saioetan: Jon Rekondo, Ander Erasun eta Felix Etxeberria. Jon Rekondok egin zuen denborarik onena, guzira minutu eta erdi inguruko aldea ateri baitzien bertze aizkolariei. Hortaz, Leitzako aizkolaria izanen da final nagusian.