Artisau Eguna antolatu dute hirugarren aldiz

Joseba URROTZ 2014ko ekainaren 12a

Giro ederra izanen da aurten ere Artisauen Egunean. Artxiboko argazkia.

Eskulangileen lanak, herri bazkaria bertsolariekin eta musika izanen da

Aurten ere, hiruga­rren aldiz segidan, uda hasierako besta ospatuko da artisau azokaren inguruan. Ekainaren 21ean izanen da, eta aitzineko alditan bezala, goizez artisau azokarekin hasiko da eguna. Ondotik herri bazkaria bertsolariekin, eta ilunabar arte musika izanen da giroa alaitzeko eta dantza egiteko. Hu­rrengo egunetan egitarau zehatzagoa zabalduko da eta bazkarirako txartelak ere salgai jarriko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun