Malerrekako Eguna

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko ekainaren 12a

Zubietarrek ere parte hartu zuten Malerrekako Egunean. Goizean udal ordezkariek gosarian parte hartu zuten eta abesbatzan, dan­tzarietan eta artisauetan ere baziren herrita­rrak, pa­e­lla prestatzen, bazkalondoko soinulariak eta Muxikoetan bezalaxe.  Aizkolarietan ere bazen herritarrik eta eguna despeditzeko Zubieta eta Iturengo joaldunek giro polita jarri zuten. Egun ederra joan zen! Mila esker ha­rreragatik eta herritarrei ere parte hartzeagatik.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun