Bestetako kartel lehiaketa

Arkaitz MINDEGIA 2014ko ekainaren 12a

Bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 17a, astearte eguerdia, izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro eta sari sorpre­sa bat irabaziko ditu.
 
Kartela egiteko gaia eta teknika irekiak izanen dira eta lan orijinala behar du izan. Beti ere, Ituren edota bere izaera edo kulturaren ezaugarriak agertzea baloratuko da. Formatua eta teknikari dagokienez, lanak A3 tamainan inprimatuko dira (29’7x42 cm.) eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira, 240 ppp guttieneko erresoluzioaz, edozein teknika erabiliz.
 
Leloari dagokionez, Iturengo Bestak 2014 Uztailak 18-21 agertu be­harko du eta beranduago egileari emanen zaion pro­grama itxeki­tzeko tokia kontuan izan beharko du.
 
Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkez dezake udaletxean edo udala@ituren.es helbidean.
 
Irabazleak 100 euro irabaziko ditu eta aurkeztutako lan guziak udalaren esku geldituko dira, hilabeteko epean egileak eskatzen ez badu behintzat.
 
Lan guztiak jaso ondoren erakusketa publikoa eginen da eta he­rritarrek erabakiko dute zein izanen den kartel irabazlea. Edozein zalantzaren aurrean, udalak izanen luke azken erabakia hartzeko eskubidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun