Trinitate Eguna ospatuko da igandean

Arkaitz MINDEGIA 2014ko ekainaren 12a

Goizeko mezak, enbaltseko bazkaria eta gaueko dantzaldia

Asteburu honetan, ekainaren 15ean urteroko hitzordua izanen dugu Mendaurko trinitate ermitan. Herrita­rrentzat egun haundia izaten da baina Aran­tza, Sunbilla, Zubieta eta inguruko herrietatik ere biltzen da jendea.

Goizean bi meza izanen dira 10etan eta 12etan. Jende aunitz Trinitate ermitaren magalean jarri eta gosari eder baten bueltan bilduko da lagun artean eta ba­tzuk ohiturari eutsiz harri bat hartu eta ermitari 3 buelta eman ondoren desio bat eskatuko dute.

Eguerdian enbaltsetan bazkaria eginen dute aurtiztarrek eta Ittundarrek eta ilunabarra arte musika izanen da bazkal ondoa girotzeko. Ondotik denak elkarrekin Aurtitzera jau­tsi, tragoxka batzuk hartu eta Iturenen akittuko dute hitzordua. Gauerdira arte dantzaldia izanen da Iturengo Plazan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun