Herriko Ostatuaren bigarren urteurrena ospatzeko zenbait ekintza antolatu dituzte ekainaren 14an. Larunbat goizeko 11etan artisauen erakusketa eginen da, trikitixak alaiturik. 13:00etan Angeluxka doinuak emanen ditu elizako dorreko ezkil elektrikoak. Garai batean eguerdian Angelusa hasteko doinua izaten zena, orain poteoa hasteko doinua izanen da. 14:30ean herri bazkaria eginen da. 19:00etan La Jodedera taldearekin kontzertua izanen da. 20:00etan parrillada. Ondoren, La Jodederak joko du berriz eta gero DJ Torororekin bukatuko da arratsa. Animatu eta etorri, egun polita izango da eta.
Zorionak Herriko Ostatukoei, bi urte egin dituztelako eta horrelako egun polita herritarrentzat antolatzeagatik. Segi lanean jo eta su!