Zorroilo elkartearen batzarra

Mattin LARRALDE 2014ko ekainaren 12a

Zorroilo elkartearen batzar orokorra egin zen ekainaren 1ean. Bertan, kontuak eman eta galderak egin ondoren junta berritzeko hauteskundeak ere egin ziren. Datozen bi urteotan ba­tzordea osatzeko 7 lagun hauek hautatu zituzten: Josu 42 botorekin, Karmele 34rekin, Olaia 32rekin, Miguel­txo 32rekin, Alvaro 24rekin, Patxi 22rekin eta Inaxio 17rekin. Lau su­plente ere hautatu zituzten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun