Malerrekako Eguneko mus txapelketa eta lekukoa herrira

Mattin LARRALDE 2014ko ekainaren 12a

Xabi Olazar eta Endika Larraldek irabazi zuten musean

Maiatzaren 31n Donezteben ospatu zen Malerrekako Egunean, Elgorriagako Xabi Olazar eta Endika Larralde mus txapelketan txapeldun suertatu ziren. Zapela, ardoa eta 50 euro izan zituzten saritzat. Egun berean Elgorriagak hartu zuen lekukoa heldu den urtean Malerrekako Eguna antolatzeko. Bertan izan ziren alkatea eta zinego­tzi pare bat, 2015ean gure herrian egiteko e­rreleboa hartzen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun