Dantza ikuskizun berezia prestatu du Erreka dantza taldeak larunbaterako

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Artxiboko argazkia.

Ekainaren 14an, larunbat gaueko 10etan kiroldegi­an, dantza ekitaldi benetan berezia prestatu du Erre­ka Dantza taldeak. Musika eta dantza modernoetan oinarritua, hilabete aunitzeko lana dago gibeletik. Nabarmendu nahi dute herriko komertzio eta enpresek emandako laguntza ekonomikoa, «hori gabe ezinezkoa izanen zelako guzti hau aitzinera ateratzea». Ez da ohiko dantza ikuskizuna izanen, izan ere inoiz ez da ho­rrelakorik egin Donezteben. «Lan haundia, entsaio eta ordu aunitz… kurtso guztia hau prestatzen!» diote Erreka dantza taldetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun