Doneztebe Futbol Taldeak bere eguna antolatu du ekainaren 14rako eta egun osoan ez da aspertzeko aukerarik izanen.
• 11:00 gurasoen arteko partiduak futbol zelaian.
• 17:00 Txiki eta Benjaminen partiduak futbol zelaian.
• 19:30 Txiki, Benjamin, Alebin eta Infantilentzako merendua plazoletan.
• Ondoren haurrentzako musika plazoletan ENDARA DEEJAYS-en eskutik.
• 19:30 Bertso-poteoa Julen Zelaieta eta Egoitz Gorosterrazu-ren eskutik herriko ostatuetan barrena trikitixarekin alaitua, IRRINTZI ostatutik abiatuta.
• 21:30 Klub-aren afaria jokalari, entrenatzaile eta nahi luketeen jarraitzaileekin, SANTAMARIA jatetxean. Apuntatzeko TITI ostatuan eman izena ekainaren 12 baino lehen.
• 00:30 Gaupasa ENDARA DEEJAYS-en eskutik.
ERREKAREN KROSSA IGANDEAN
Erreka Kirol Elkarteak Herri Krosaren XXXVI. edizioa antolatu du. Aurten, Ekainaren 15ean, igandean, izanen da.
Inskripizioak egun horretan bertan eginen dira irteera puntuan edo www.herrikrossa.com web orriaren bidez. 5 euro ordaindu beharko dute jubenilek eta hortik aintzinerako kategoriek. Gazteentzat doan izanen da.
San Pedro besten aitzineko igandean burutzen da normalean krosa, baina aurten aste bat aitzindu behar izan dute. Azken urteetan 200 korrikalari baino gehiago atera dira.