Maiatzaren 31n Donezteben ospatutako III. Malerrekako Egunean herriko dantzariek parte hartzeko aukera izan zuten, urtero bezala. Hainbat dantza dantzatu zituzten, haur, koxkor eta helduek. Erakustaldi paregabea izan zen. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako Leihotikan begira lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen artean bigarren saria Jon Mikel Gaztelumendi Jorajuria sunbildarrak irabazi zuen, Baratxurin puntua lanarekin. Mus Txapelketako finalean ere bi bikote joan ziren herritik, baina aurtengoan ez zuten suerte haundirik izan eta lehendabiziko partidan kanpoan gelditu ziren. Halere, zorionak egun eder honetan parte hartu zuten guztiei.