Ateraldiz ateraldi dabiltza eskolako ikasleak

Maider PETRIRENA 2014ko ekainaren 12a

Goitiko argazkian, ttikienak Bertizen; beheitian, Lehen Hezkuntzakoak Hondarribian. Eskolak utzitako argazkiak.

Bertizen eta Hondarribian izan dira

Eskolako haurrek irteera ezberdinak egin dituzte ikasturte bukaera hurbiltzen ari delako.
Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkun­tzako 1. mailakoek egin zuten lehen irteera. Maia­tzaren 8an Bertizera joan eta 9an egin zuten buelta egun ede­rrak pasatu ondotik. 
Maiatzaren 19 eta 20an, berriz, LHko 2. eta 3. mailakoen txanda izan zen. Hauek Hondarribiara joan ziren. Eguraldia lagun izan zuteln eta hondartzan disfrutatzeko aukera izan zuten, baita igerileku estalian ere. Hagitz egun politak izan ziren. 
 
Azkenak berriz, LHko 4. 5. eta 6. mailakoak izan ziren. Hauek au­rrekoen plan berdina e­rrepikatu zuten. Eguraldia ez zen hain ona izan baina hondartza eta igerilekuan ibiltzeko aukera izan zuten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun