Kirol jardueren teknikari ikastaroa eskainiko dute Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 13a

Taldeko egokitzapen fisikoa musika sostenguarekin arloan Profesionaltasun Ziurtagiria jasoko dute ikastaroa egiten dutenek. Utzitako argazkia

Abuztuaren 11tik azaroaren 3ra, 16 eta 25 urte arteko langabetuei zuzendua

16 eta 25 urteko eskualdeko langabetuei zuzenduta, kirol jardueren teknikari ikastaroa eskainiko dute Lesakako kiroldegian, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Formakuntza Planaren baitan, Urdi Formamuntza eskolaren eskutik. 300 orduko ikastaroa doan izanen da, abuztuaren 11tik azaroaren 3ra, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:30era.

Ikastaroan parte hartzen dutenek, 2015etik aitzinera Europa mailan eskatuko den Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute, ‘Taldeko egokitzapen fisikoa musika sostenguarekin’ arloan. Bertzeak bertze, kiroldegietan aritzeko, edo spinning, aerobik edo fitness ikastaroak emateko beharrezkoa izanen da ziurtagiri hau. Beraz, 16 eta 25 urte arteko ikasle edo langabetuendako lan aukera izan daiteke.

Izen ematea uztail erdira arte egiten ahal da, Doneztebeko Enplegu Bulegoan edo Urdi Formakuntza Eskolan (948 101 625 telefonoan edo escuelaformacion@urdisl.com helbide elektronikoan) eta hogei lagunendako lekua izanen da. Gisa honetako ikastaroak Iruñean eman ohi dira. Doneztebeko Enpleguaren bitartez eta eskualdean egiten den bakarra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun