Trinitate Eguna ospatuko dute igandean Mendaurren

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 13a

Enbaltse inguruan bazkaldu ondotik dantzarako gogoa ere izaten dute aunitzek. Artxiboko argazkia

Goizeko mezak kaxkoko baselizan, bazkaria enbaltse inguruan ta gaueko dantzaldia Iturenen

Asteburu honetan, ekainaren 15ean urteroko hitzordua izanen dute Mendaurko Trinitate ermitan. Iturendarrentzat egun haundia izaten da baina Arantza, Sunbilla, Zubieta eta inguruko herrietatik ere biltzen da jendea.

Asteburu honetan, ekainaren 15ean urteroko hitzordua izanen dute Mendaurko Trinitate ermitan. Iturendarrentzat egun haundia izaten da baina Arantza, Sunbilla, Zubieta eta inguruko herrietatik ere biltzen da jendea.

Goizean bi meza izanen dira 10etan eta 12etan. Jende aunitz Trinitate ermitaren magalean jarri eta gosari eder baten bueltan bilduko da lagun artean eta batzuk ohiturari eutsiz harri bat hartu eta ermitari 3 buelta eman ondoren desio bat eskatuko dute.

Eguerdian enbaltsetan bazkaria eginen dute aurtiztarrek eta Ittundarrek eta ilunabarra arte musika izanen da bazkal ondoa girotzeko. Ondotik denak elkarrekin Aurtitzera jautsi, tragoxka batzuk hartu eta Iturenen akittuko dute hitzordua. Gauerdira arte dantzaldia izanen da Iturengo Plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun