Bidazi elkartea ezagutzera ematen ari da Txingudi aldean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 13a

Bidaziren aurkezpena Bioterra azokan. Utzitako argazkia

Bioterra azokan aurkezpena egin zuten ekainaren 6an

Irungo Ficoban egin berri den Bioterra azokan Bidazi Elkarteak hitzaldi bat eman zuen ekainaren 6ean. Bertze kontsumo eta produkzio mota bat posible da. Orain eta hemen zuen titulua hitzaldiak, eta aldi berean elkarteari buruzko xehetasunak ere eman ziren. Gainera entzuleek funtzionamenduari buruz egindako galderei ere erantzuna eman zitzaien.

Hurrengo aurkezpena larunbat honetan izanen da, ekainak 14, Hondarribin Amuteko auzo elkartean, eguerdiko 12:00etan. Eta Irungo Kabigorri elkartean ere bertze aurkezpen bat antolatzear dago. Duela urte bat Bidasoaldean sortu den proiektu berritzailea da Bidazi. Alde batetik, bazkideei produktu ekologikoak eskeintzen dien azoka bat jarri du martxan, eta bertze aldetik, arlo pertsonal eta kolektiboan informazioa eta formazioa ematea du helburu, beti ere kontsumo transformatzaile eta kontziente baten filosofian (hurbileko produktuak, bertako haziak, elikagai osasuntsuak, kontsumo justua, energia berriztagarriak, software librea, banka etika, ekologia…).

Momentu honetan 80 bazkide ditu, eta bazkide berriak egiteko fasean murgilduta dago elkartea. Horretarako, 50 euroko sarrera kuota ordaindu behar dute eta hortik aitzinera, hilabeteko 3 euro. Urtean 3 orduko auzolana ere egin behar dute elkartean.

Txingudi aldeko aurkezpenetan azpimarratzen ari direnez, Bidaziren egoitza (eta azoka) Alkaiagako industriagunean kokatuta dago, Irun eta Bera tartean (Behobiatik zortzi minututara). Informazio gehiago: www.bidazi.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun