Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa finalerdietan sartua da. Horietako batean, Bera eta Doneztebeko taldeak ariko dira nor baino nor gehiago. Lehen hitzordua ekainaren 14an, larunbat arratsaldeko 5etan izanen dute Berako Eztegara pilotalekuan.
Alebin mailan, Berako Josetxo Sese eta Asier Telletxea Doneztebeko Julen Santesteban eta Patxi Loiarteren kontra ariko dira.
Infantiletan, Berako Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki Doneztebeko Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrenaren kontra ariko dira.
Jubeniletan, Berako Beñat Mitxelena eta Jon Olaizola Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinaren kontra.
Senior mailan, azkenik, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez, Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Adur Lasaren kontra ariko dira.
Gure Txokoa elkartetik deialdi berezia egin dute larunbat arratsaldean Eztegarara hurbiltzeko. Altzateko bestak ere ospatzen dituzte eta pilota jaialdirako frontoiko ostatua ere irekiko dela jakinarazi dute.