Baztan-Errekako laxoa txapelketa ren 35. edizioa azken txanpan sartua da. Joan den asteburuan, hamargarren jardunaldiko bi partida bakarrik jokatu zituzten. Lehen multzoan, Arraioz Ck 9-1 irabazi zion Doneztebe Bri eta bigarren multzoan, Arraioz Bk 4-9 galdu zuen Irurita Brekin. Datorren asteburuan jokatuko dira lehenbiziko fasean falta diren sei partidak, ekainaren 21 eta 22ko asteburuan final laurdenekin hasteko.
Ekainaren 14-15ean jokatuko diren errekuperazio partidak hauek izanen dira.
1. multzoa:
Doneztebe C - Doneztebe A, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe A – Irurita A, igandean 11:30ean.
Doneztebe B 9 – Doneztebe C 6, partida astean zehar jokatu dute eta Doneztebe C final laurdenetarako sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da.
2. multzoa
Oiz - Arraioz B, larunbatean 18:00etan.
Doneztebe D – Arraioz A, igandean 17:00etan.
Arraioz B – Doneztebe D (4-0 zeudela, bertan behera utzita), larunbatean 16:00etan.
Bilera ekainaren 16an
Final laurdenetako ordutegia eta gainerako xehetasunak finkatzeko, ekainaren 16an, astelehena, arratsaldeko 8etan eginen du Laxoa Elkarteak bilera Donezteben. Talde bakoitzeko ordezkariren bat azaldu beharko da. Hortaz aparte, bileran txapelketako eta ekonomiaren buruzko bertze gai batzuk aztertuko dituzte.