Doneztebeko XXXVI. Herri Krosa krosa iganderako antolatu du Errekak

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Ttikienek ere izanen dute korrika egiteko aukera. Artxiboko argazkia

Gizonezko nahiz emakumezkoen probako irabazleek 150 euroko saria jasoko dute

Erreka Kirol Elkarteak Doneztebeko Herri Krosaren XXXVI. edizioa antolatu du. Aurten, Ekainaren 15ean, igandean, izanen da. Ttikienak 10:30ean abiatuko dira eta proba nagusia 11;30ean.

Erreka Kirol Elkarteak Doneztebeko Herri Krosaren XXXVI. edizioa antolatu du. Aurten, Ekainaren 15ean, igandean, izanen da. Ttikienak 10:30ean abiatuko dira eta proba nagusia 11;30ean.

Inskripizioak egun horretan bertan eginen dira irteera puntuan edo www.herrikrossa.com web orriaren bidez. 5 euro ordaindu beharko dute jubenilek eta hortik aintzinerako kategoriek. Gazteentzat doan izanen da.

San Pedro besten aitzineko igandean burutzen da normalean krosa, baina aurten aste bat aitzindu behar izan dute. Azken urteetan 200 korrikalari baino gehiago atera dira.

Maila berezikoak (75 metro), prebenjaminak (420 metro), benjaminak (420 metro), alebin neskak (800 metro) eta mutikoak (1.180 metro) eta infantil neskak (1.180 metro) eta mutikoak (1.560 metro) igande goizeko 10:30etik aitzinera aterako dira. Kadete neskak (1.825 metro) eta mutikoak (3.650 metro), jubenil, seniorrak eta beteranoak, aldiz, 11:30ean. Jubenil, senior eta beteranoen kasuan, emakumeek 3.650 metro eta gizonezkoek 7.300 metro egin beharko dituzte.

Sariei dagokienez, gizonezkoen nahiz emakumezkoen sailkapen orokorreko irabazleak 150 euro jasoko ditu, 90 euro bigarrenak, 60 euro hirugarrenak, 45 euro laugarrenak eta 30 euro bosgarrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun