Xareta Eguna Saran ospatuko dute igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 12a, 09:35

2012an egin zen Urdazubin Xareta Egunaren lehen edizioa. Irudian, alkateak zinta mozten. Artxiboko argazkia

Goizean goizik Sarako lezeetatik Zugarramurdira joan etorria egiteko martxa proposatu dute

Aurten Xareta eguna Saran ospatuko da ekainaren 15ean, igandearekin. Urdazubin 2012an eta Zugarramurdin 2013an egindakoen ondotik, lehen aldiz Sarak hartuko du lekukoa eta egun osorako ekitaldi multzo polita prestatu dute.

Aurten Xareta eguna Saran ospatuko da ekainaren 15ean, igandearekin. Urdazubin 2012an eta Zugarramurdin 2013an egindakoen ondotik, lehen aldiz Sarak hartuko du lekukoa eta egun osorako ekitaldi multzo polita prestatu dute.

Igande goizean, 08:30ean martxa bat abiatuko da Sarako lezeetatik Zugarramurdira eta itzulera ere oinez eginen dute. 10:30ean Sarako lezeen bisita bat proposatua da, 10:30ean Sarako gozogileek iraka­tsiko dute nola egiten den euskal pastiza. 11:00etan pilota partida jokatuko da, ondotik Zazpiak Bat taldeak dantza ikusgarri bat emanen du. Eguerditan “Saranga” eta Txalapartak alaituriko zintzur bustitze bat izanen da eta ondotik Sarako ekoizleek prestaturiko bazkari bat. Arratsaldeko 4etan berriz ere lezeen bisita bat proposatua da. Egun osoan zehar, 11etatik arratsaldeko 5ak arte, jokoak izanen dira haurrentzat. Ekitaldi guziak urririk izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun