Elgorriagako Herriko Ostatuaren bigarren urteurrena ospatzeko zenbait ekintza antolatu dituzte ekainaren 14an.
Larunbat goizeko 11etan artisauen erakusketa eginen da, trikitixak alaiturik. 13:00etan Angeluxka doinuak emanen ditu elizako dorreko ezkil elektrikoak. Garai batean eguerdian Angelusa hasteko doinua izaten zena, orain poteoa hasteko doinua izanen da. 14:30ean herri bazkaria eginen da. 19:00etan La Jodedera talde euskal-kubatarrarekin kontzertua izanen da. 20:00etan parrillada. Ondoren, La Jodederak joko du berriz eta gero DJ Torororekin bukatuko da arratsa. Animatu eta etorri, egun polita izango da eta.