Doneztebe Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute larunbatean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 11

Doneztebeko jubenilek denboraldi bikaina egin dute eta igoera fasea jokatu arren, ez dute lehen maila igotzerik lortu. Foto Zaldua

Entrenatzaile, jokalari eta jarraitzaileak afari batean bilduko dira eguna borobiltzeko

Doneztebe Futbol Taldeak bere eguna antolatu du ekainaren 14rako eta egun osoan ez da aspertzeko aukerarik izanen.

Doneztebe Futbol Taldeak bere eguna antolatu du ekainaren 14rako eta egun osoan ez da aspertzeko aukerarik izanen.

• 11:00etan gurasoen arteko partiduak futbol zelaian.

• 17:00etan Txiki eta Benjaminen partiduak futbol zelaian.

• 19:30ean Txiki, Benjamin, Alebin eta Infantilentzako merendua plazoletan.

• Ondoren haurrentzako musika plazoletan ENDARA DEEJAYS-en eskutik.

• 19:30ean Bertso-poteoa Julen Zelaieta eta Egoitz Gorosterrazuren eskutik herriko ostatuetan barrena trikitixarekin alaitua, Irrintzi ostatutik abiatuta.

• 21:30ean Klub-aren afaria jokalari, entrenatzaile eta nahi luketeen jarraitzaileekin, Santamaria jatetxean. Apuntatzeko Titi ostatuan eman izena ekainaren 12a baino lehen. Txartelak 23 eurotan daude salgai eta menuan, entsalada mistoa, kroketak, rape edo txuleta, sorbete edo gazta tarta, kafea eta konbinatua sartuak daude.

Afal ondotik, 00:30etik aitzinera Gaupasa ENDARA DEEJAYS-en eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun