Nafarroako adintuen zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzeko helburuarekin eratu den Gente 3.0 programa sustatzeko elkarlan hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken departamentuak eta La Caixako Gizarte-Ekintzak ekainaren 9an. Doneztebeko Arkupeak elkartearen egoitzan eman dute sinadura Iñigo Alli, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken departamentuko kontseilariak eta Ana Diez Fontana, La Caixako Nafarroako zuzendariak. Arkupeak elkarteak ere hitzarmenarekin bat egin du, Pedro Bañares presidentearen sinaduraren bidez.
Eskualdean 2.600 bazkide dituen Arkupeak elkarteaz gain, Iruña, Lizarra, Tutera, Barañain eta Atarrabiako adinekoen elkarteek ere Gente 3.0 programarekin bat egina dute. Joan den urtean 76 jarduera egin ziren programa honen baitan, 1.127 pertsonen partehartzearekin.
Zehazki, Gente 3.0 programaren bidez, Informazio eta Komunikazio Teknologietan Formakuntza sustatzen dute, baita gizarte partizipazioa eta Boluntariotza ere. Modu berean, Osasuna eta Ongizatea sustatzeko tailerrak ere egiten dituzte.