Cederna Garalur Elkarteak (Espainiako, Frantziako eta Portugalgo bazkideekin batera) CYBERSUDOE’INNOV (Berrikuntza teknologia berrien bitartez; balioa sortzea Europeko Hego-Mendebaldeko ETEentzat eta MIKROETEentzat) bere edukian enpresetan berrikuntza suspertzeko tailerrak antolatzen ditu. Horregatik, IP gaineko ahotsa ikastaroa antolatu du ekainaren 10ean, astearte arratsaldeko 5etatik aitzinera Cedernak Alkaiagan duen lokalean.
IP gaineko ahotsaren teknologiak Interneteko komunikazio-aukerak aprobetxatzen ditu ahots bidezko deiak egiteko. Aspalditik erabiltzen dituzte enpresa handiek, teknologia horrek dakarren aurrezpenagatik eta ematen duen aukera zabalagatik. Nolanahi ere, enpresa txiki eta ertainentzat nekez justifika zitekeen ekipamendu-inbertsioa eskatzen zuen. Une hauetan, hainbat soluziok aukera ematen diete enpresei telefonia finkoko komunikazioak Internetera eramateko, IP gaineko ahotseko operadoreen tarifak aprobetxatzeko, eta beren esku azken aurrerapenak dituen software bidezko telefonogune bat edukitzeko, bezeroei eta langileei zerbitzu hobea emate aldera. Telefono finkoaren, ordenagailuaren eta smartphoneren arteko loturak edozein pertsonaren lana errazten duten prestazio oso interesgarriak ematen ditu, eta, enpresa bakoitzaren lan egiteko moduaren arabera, kontaktatzeko eta kontaktatua izateko gaitasuna areagotzen du.
Helburuak
Mintegi horretan, IP gaineko ahotsak edozein enpresari ematen dizkion aukerei buruzko ikuspegia emanen da, eta bertaratuek hardware-etan oinarrituta dauden ohiko telefonoguneekiko dituen prestazioak eta abantailak frogatu ahal izanen dituzte. Carlos Ros, VoIP sisteman teknikari aditua izanen da hizlari eta ikastaro teorikoaren ondotik tailer praktikoa ere eginen dute.