Sunbilla promozionatzeko xedearekin sortu dute SUNBITE

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 9a

800 Dukado lasterketarako promozio-bideoa grabatu du Sunbitek. Utzitako argazkia

Irailaren 7an eginen den Emakumeen Munduko lehen mendi maratoirako promozio bideoa grabatzen aritu dira

SUNBITE, Sunbilla Indartuz Turismo Elkartea, izenak adierazten duen bezala, Sunbilla herria promozionatzeko xedearekin sorturiko elkartea da. Ostalari, merkatari eta zenbait enpresarik Sunbilla herria dinamizatzeko duten nahiarekin hasi zen elkartearen ibilbidea.

Helburu horri erantzunez, Sunbillako interes guneak, ibilbideak eta zerbitzuak biltzen dituen foileto bat argitaratu eta banatzeari ekin diote.

Horrez gainera, Sunbillan hasi eta bukatuko den 800 Dukado emakumeen Munduko lehen mendi maratoia promozionatzeko bideo klipa eta erreportajea eratzen ari dira. Ekainaren 3an, Porrotx eta Mari Motots pailazoez gainera, Ainhoa Jauregi, Marta Garcia eta Maika Ariztegi korrikalariak Sunbillan eta inguruko herrietan egon ziren egun osoan zehar bideo klipa osatuko duten irudiak grabatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun