N-121-A errepideak bi hildako utzi ditu Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 6a, 14:14
N-121-A errepidetik Bidasoko Bide Berdera amildu zen kamioia. Juan Mari Ondikol

Kamioi batek eta auto batek elkar jo zuten ekainaren 6an, ortzegun arratsaldean

Bi gidari hil ziren ekainaren 6an, ortzegun arratsaldean N-121-A errepidean, Sunbilla inguruan. Kamioi batek eta auto batek elkar jo zuten eta bi ibilgailuetako gidariak hil ziren.

Bi gidari hil ziren ekainaren 6an, ortzegun arratsaldean N-121-A errepidean, Sunbilla inguruan. Kamioi batek eta auto batek elkar jo zuten eta bi ibilgailuetako gidariak hil ziren.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, kamioiak gai toxikoa zeraman, eta N-121-A errepidetik Bidasoko bide berdera amildu ondotik, su hartu zuen. Suhiltzaileek 20:00etarako kontrolpean zuten sua, eta orduan topatu dute kamioi gidaria, hilik.

Oronoz eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu ziren, baita Doneztebeko eta Lesakako mediku zerbitzuak ere. Horrez gain, ingurumeneko teknikariei ere eman zieten gertatutakoaren berri; baliteke kamioiak zeraman kargaren isuria eta gasoila Bidasoara iritsi izana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun