Bidasoaldean berriki sortua den Bidazi elkarteak hiru aurkezpen publiko egin behar ditu Txingudin ekainaren hasieran. Lehenbizikoa ekainaren 6an izanen da Ficoban antolatua den Bioterrako azokan, ortziral arratsaldeko 6:30ean. Bidaziri buruzko xehetasunak emateaz gain, hizaldi bat eskeiniko du “Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen” lelopean.
Ondotik bertze bi aurkezpen eginen dituzte: Kabigorri elkartean, eta Amute auzoan, ekainaren 14 eta 16an.
Laburbilduz, elkarte honek bi zutabe ditu: alde batetik bazkideei azoka ekologiko bat eskeintzin die, ahal bezain hurbil ekoizten diren eta guztiz ekologikoak diren produktuen azoka bat (Alkaiagan kokatua dago azoka hau, Behobiatik zortzi minututara, Berako bidean); eta bertze aldetik, Bidazik lan egiten du eta bultzatu nahi ditu bertze gisako kontsumo ereduak : energía berriztagarriak, elikadura osasuntsua, software librearen erabilera, bertako hazien gordailuak, banka etika… kontsumo kontziente eta transformatzaile bat lortu nahiean.