Errekaren Eguna ospatuko da ekainaren 7an, larunbatean Donezteben, baina bezperan, ortziral arratsean ere zenbait ekitaldi antolatu ditu Errekak, Udalaren laguntzaz.
Ekainaren 6an, ortziralean 20:00etan Mendi-diapositibak ikusgai izanen dira Peioko Larrazaren eskutik Leku Eder Zineman: Atzera begira ikusentzunekoa eskainiko du. 22:00etsan Santa Luzia Plazan Mus Txapelketa jokatuko dute.
Ekainaren 7an, larunbat goizeko 9:30ean hasita kiroldegian eskubaloi partidak jokatuko dituzte alebin, infantil eta kadete mailako jokalariek. Eguerdian Errekako Judo Eskolakoek erakustaldia eskainiko dute. 16:00etan eskubaloian ariko dira Prealebin mailakoak. 17:30ean Errekaren Eguneko ekitaldi nagusia hasiko da, hain zuzen Erreka eta Asobal mailako jokalariez osatutako Izarren taldearen arteko partida. Partiduen artean Errekako Dantzarien erakustaldia izanen da. Ondoren zozketak eta sorpresaren bat. 21:00etan Herri Afaria eginen da Santa Luzia Plazan. Akitzeko, gaupasa izanen da Endara Deejays (Oihan Vega) taldearekin.
Herri Krosa ekainaren 15ean
Aitzinera begira ere lanean segituko du Errekak. Herri Krosaren XXXVI. edizioa antolatu du ekainaren 15ean. 10:30ean abiatuko dira kategoria ttikienetakoak eta 11:30ean kadete mailatik beterano bitartekoak. Sariei dagokienez, gizaseme nahiz emakumezkoetan 150 euro jasoko ditu lehenbizikoak, 90 bigarrenak, 60 hirugarrenak, 45 laugarrenak eta 30 bosgarrenak.