Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan gehiengo osoa eskuratu du EHNEk

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 5a

Astearteko hautesontzietako bat, Bortzirietako ekoizleekin. Utzitako argazkia

Lau ordezkari lortu ditu eta UAGNk bakarra

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua NNPEK-aren osaketak iraulketa bizi du. Izan ere, EHNEk aurkeztu duen hautagai-zerrendak atzo egin ziren hauteskundeetan lau ordezkari lortu ditu eta UAGNk, aldiz, bakarra. Hain zuzen, A erroldan, ekoizleena, bi ordezkari eskuratu ditu (botoen %59,11), UAGNEk berriz, soilik (%40,08) bereganatu du. B erroldan, enpresa egileena, non EHNE eta UCAN-en hautagai-zerrendak aurkezten ziren, EHNEk jokoan ziren bi ordezkariak lortu ditu, bozken %72,34arekin.

Emaitza hauek garbi uzten omen dute NNPEK-eko operadoreek, Nafarroako nekazari eta abeltzainek, EHNEko hautagai-zerrendari eta lan egitarauari eman dioten bermea. Emaitzak oso argi uzten du ere, Nafarroako nekazariek eta abeltzainek duten aldatzeko gogoa. «Gainera, emaitza honekin, Nafarroako Gobernuak azken urteotan nekazaritzan erabaki duen gastu politikari eta mozketei ere ezezkoa erantzuten dio sektoreak», EHNEren ustez.

EHNEk lan eginen du eta kalean borratuko da, beharrezkoa bada, Nafarroako Gobernuak aurrekontu duina onartu dezan, NNPEK-aren ekoizpena, kontrola eta ziurtatzea bermatuko duena. Beharrezkoa da gainera administrazioaren bultzada tinkoa ekoizpen ekologikoa erakargarri bihurtzeko, epe motzean, gazte gehiago nekazaritzan zein abeltzaintzan has daitezen. Egun, une gorenean dago ekoizpen eredu hau, eta gainera, gero eta elikagai ekologiko gehiago eskatzen du jendearteak.

Aldi berean, EHNEk bere lan egitarauan jasotzen dituen puntu guztiak garatzeko eta lantzeko konpromisoa hartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun