Joan den asteburuko eguraldi euritsua medio, Baztan-Errekako XXXV. Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldiko bi partida bertzerik ez ziren jokatu.
Lehenbiziko multzoko bi partidak, Doneztebe C eta Doneztebe A artekoa eta Arraioz C eta Doneztebe B artekoa gibeleratu egin ziren.
Bigarren multzokoak, aldiz, biak jokatu ziren. Doneztebe Dk 2-9 galdu zuen Oizen kontra Bear Zanan eta Arraioz B eta Arraioz A artekoa 4-9 akitu zuten.
Hamargarren jardunaldia
Hortaz, heldu den asteburuan hamargarren eta hondar jardunaldia jokatuko dute, nahiz eta talde batzuk gibeleratutako partidak ere jokatu beharko dituzten bertze egunen batean.
Lehen multzoan
Doneztebe A – Irurita A, larunbatean 16:00etan.
Doneztebe B – Doneztebe C, igandean 11:30ean.
Arraioz C atsedena.
Bigarren multzoan
Arraioz B – Irurita B, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe D – Arraioz A, larunbatean 18:00etan.
Oiz atsedena.