Eskualdeko 1.279 lagun zeuden lanik gabe maiatz hondarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 3a

Apirilean baino 63 guttiago dira

1.279 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak maiatz hondarrean, apirilean baino 63 guttiago. Nafarroa osoan %3,13 jautsi da langabezia eta eskualdean oraindik gehiago, %4,69.

1.279 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak maiatz hondarrean, apirilean baino 63 guttiago. Nafarroa osoan %3,13 jautsi da langabezia eta eskualdean oraindik gehiago, %4,69.

Maiatzean 483 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 62 bakarrik mugagabeak.

 

Adin eta sektore guzietan beheiti

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 584 lagun daude langabezian, apirilean baino 32 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 569 langabetu daude, apirilean baino 16 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere 10 lagun guttiago daude langabezian, 72 langabetu, eta adin tarte horretako emakumeen artean ere apirilean baino 5 emakume guttiago daude lanik gabe, 54 emakume denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina jautsierarik nabarmenena izan duen sektorea izan da, 865etik 828 langabetura pasatuz, 37 guttiago. Industria arloan 6 langabetu guttiago daude, 221 denera. Eraikuntzan ere 11 langabetu guttiago daude, 130. Nekazaritzan ere sei lagun guttiago daude langabezian, 20 lagun, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 80 lagun daude langabezian, apirilean baino 3 guttiago

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun