Zaira Latasa elizondarra txapeldun suertatu da Espainiako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Zaira Latasa, Iraia Gillenea eta Beñat Yanci. Utzitako argazkia.

Beñat Yanci igantziarra eta Iraia Gillenea beratarra ere aritu ziren

Eskualdeko hiru ordezkari joan ziren apirilaren 26an Linaresen (Jaen) jokatu zen Espainiako kenpo kai txapelketan parte hartzera eta emaitza bikainekin bueltatu ziren.
Zaira Latasak, gerriko marroi eta beltzei zuzendutako emakumezkoen txapelketa nagusian hartu zuen parte. Defentsa pertsonaleko tekniketan (Goshin) eta semikontaktu borroka puntuan azpitxapeldun izan zen, baina txapelketa osoan egindako lan bikainari ginda paratu zion semikontakto borro­ka jarraian Espainiako txapelketa irabaziz.
 
Kirolari gazteagoak ere joan ziren Linaresera. Infantil mailan, Beñat Yanci igantziarra azpitxa­peldun izan zen semikontaktu borroka puntuan modalitatean Bi saridunekin batera, Iraia Gi­llenea beratarrak ere parte hartu zuen infantil mailan eta ez zuen dominarik lortzerik izan. Halere, defentsa pertsonalean eta formetan lan ona egin zuen.
 
Kirolariez gain, txapelketan izan ziren Koro Iriarte beratarra, Nafa­rroako selekzioko teknikari moduan eta Modesto Ordoki eta Juan Mari Vidal epaileak. Hain zuzen, arte martzial hau eskualdean sartu zuen Juan Mari Vidal-i 2013ko Urteko Maisuaren saria eman zioten txapelketaren ondotik egin zen galan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun