Ikasturte bukaerako ospakizunetan sartuak daude ikastetxeak

Joana GUERENDIAIN 2014ko maiatzaren 29a

Eskola publikoko ikasleak Saumejanen. Sarako Eskola Publikoak utzitako argazkia.

Ekainaren 8an ikastolaren besta eta 14an eskola publikoaren ikusgarria

Urtero bezala mendekoste asteburuan Olhain ikastolak bere sagardotegia idekiko du. Ekainaren 8an, igandearekin, eginen dute haien besta. Lehenik hau­rrek kantatuko dute, ondotik sagarno kupelak idekiko dituzte eta bukatzeko bazkaria zerbi­tzatua izanen da. Txartelak 22 eurotan dira. Arratsaldean jokoak izanen dira haurrentzat.
 
ESKOLA PUBLIKOAREN BESTA
Eskola publikoan zinema eta bere historia landu dute maila ezberdinetan. Haien urteko ateraldiarentzat Saumejanera joan dira, han zineman baliatzen duten teknika bat deskubritu dute: efektu bereziak.  Bertze gauzak ere egin dituzte pinudi batean ibili dira bertzeak ber­tze. Ondorioz urteko proiektua burura­tzeko, zinema goraipatuko duen ikusgarri bat emanen dute ekainaren 14an, larunbatarekin, polikiroldegian. Ikusga­rria arratsaldeko seietan hasiko da, ondotik zin­tzur bustitze bat pin­txoekin eskainia izanen da, denbora berean joko puzgarriak izanen dira haurrentzat. Buka­tzeko deneri idekitako afari bat eginen da, bi menurekin bat haurren­tzat eta bestea helduen­tzat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun