Eskola berritzeko tenorea

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 29a

Hauxe da egun eskolak duen itxura. Fernando ETXEBERRIA

Teilatua eta aurrekaldea konpontzeko asmoa dago

Denbora luzez itxaroten egon eta dirulagun­tzak jasotzeko gestio aunitz egin ondotik, eskolako teilatua eta aurrekaldea berritzeko asmoa aitzinera doa. Udalak plan zehatz bat adostu du. Ekainaren 6a arteko epea izanen dute obran parte hartu nahi duten enpresek proposamenak aurkezteko. Baldin­tza bat ere bete beharko dute,  be­rritze lanak irai­laren 6a baino lehen bukatu beharko dituzte.
 
15 URTEZ ITXIA
Eskola 1999an itxi zuten, 89 urtez zabalik egon ondoren, ikasle nahikorik ez zegoelako. 1914an eraiki zuten Ildefonso Etxeberriaren lurretan eta honi, Aldapako lursail bat eman zioten ordainetan. Lehendabiziko obren kostua 21.626,70 pezetakoa izan zen. Eraikinaren beheko solairuan mutikoentzako gela bat egin zuten eta lehenengo soilairuan berriz, neskena. Bigarren solairuan bi etxebizitza egin zituzten sukaldea, jantokia, despentsa eta irakasleentzako bi logela ere bertan jarri zituzten, komunik ez ordea.
 
Eraikinak ikasle eta irakasleen premiak ase­tzen ez zituenez, 1942an berritze lanak egin zituzten, irakasleen logelak handitu eta komunak bertan jar­tzeko.
 
1988an,biltoki gisara erabiltzen zuten bajera moldatu eta bertan gimnasia egiteko gela bat moldatu zuten komun eta guzti.
 
15 urtez egoera txa­rrean egon ondotik, be­rriro erabiltzeko moduan utzi­ nahiko lukete.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun