Bertizen egun pasa bikaina

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 29a

f

Maiatzaren 15ean, elkarteko 287 kide Bertizera joan ziren bisitan. 11:00etarako ziren bertan eta bost taldetan banatu ondotik, parkean barna ibili ziren. Artista desberdinen pinturak, grabatuak, egurrean egindako tailak eta burnian egindako lanak ikusteko aukera ere izan zuten. 14:00etan Urgain jatetxera joan ziren denak eta bertan Erramun Martikorena eta Jose Angelen musika eta kantuaz aditzeko parada izan zuten. Kantuan, dantzan... bukaera borobila eman zioten egunari Arkupeak Elkartekoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun