Benidormera urteroko bisita egin dute elkartekideek

Fernando ETXEBERRIA 2014ko maiatzaren 29a

Donejakue Bideko sei etapa osatu dituen taldea. Fernando ETXEBERRIA

Ekain erdialdean 112 bazkide Zaragozara joanen dira

Giro goxoan, hondar­tzan eguzkia hartuz... egonen dira Arkupeak Elkarteko 46 bazkide. Maia­tzaren 19an joan ziren bertara eta 15 egunez egonen dira bertan. Bidaia honetatik itzuli eta maleta desegin ondotik, egun gutxi­ren buruan berriro ere kanpora irtenen dira ba­tzuk, Zaragozara. 112 elkartekidek eman dute izena, hiriak dituen txokorik politenak ezagutzeko asmotan. 
 
DONEJAKUE BIDEAN
Maiatzaren 10ean itzu­li dira 22 ibiltariak Donejakue Bideko sei etapak osatu ondotik. Bi taldetan banatuta egin dute bidea. Taldeetako batek Castrojerizen bukatu zuen ibilaldia eta besteak berriz Hontanasen. Eguraldi bikaina izan dute gainera, frexko goizetan eta epel eguerdian, bero handirik gabe. Ekainean beste talde batek sei etapa gehiago eginen dituzte eta irailean falta diren 10 etapak osatuko dituzte. 
 
BOLETIN BERRIA KALEAN
Arkupeak Elkartearen 10. boletina  dagoeneko argitaratu dute. Bertan kontsultatu liteke datozen hilabeteetarako antolatu dituzte ikastaro, bidaia eta hitzaldien gaineko informazioa. Aurten aitatxi-amatxien besta ez da orain arte bezala uztailaren 26an izanen, uztailaren 24ra aurreratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun