Giro ederrean ospatu zen Labaingo Elkartearen Eguna. Ospakizun polita izan zen, eguraldiaren laguntzarekin, maiatzaren 10ean, Labaingo plazan. Eguerdian aizkora erakustaldi ikusgarri eta proba desberdinak jokatu ziren. Lehia nagusia biraka Azkarateko Mieltxo eta Dolareko Migel Angelek irabazi zuten lan bikain bat eginez.
Ernesto Ezpepeta Bihurrik esku bakarrekin 2 metro inguruko enborra ere moztu zuen.
Ondotik, bazkari ederra izandu zen Ittur -ondo elkartean, bakailua eta txuletarekin.
Arratsaldean, berriz, bazkideak mus txapelketa batekin akitu zuten eguna.