Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak lizitazioa atera berri du N-121-A errepidearen funtzionaltasunaren eta bide-segurtasunaren azterlan teknikoa. Errepidearen funtzionamendua eta Iruñerriko eskualdeko autobien sarean sortzen den trafikoaren banaketa aztertzeko balioko du.
Lizitazioaren aurrekontua 100.000 eurokoa da (BEZa barne), eta 8 hilabetean burutuko dela aurreikusi da. Gobernua errepideko ahultasunak identifikatzeko gauzatzen ari den analisiaren barrenean eginen da azterlana, ondoren behar diren proiektuak gauzatzeko eta onesten diren proiektu horien oinarri obrak egiteko.
Azterlana egiten den bitartean, lizitazio-fasean dela Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatiben azterlanak. 81.500 euroko (BEZa barne) aurrekontua du eta lanak 5 hilabetean eginen dira. Azterlanaren helburua Belateko eta Almandozko tunelak bitan banatzeko bideragarriak diren trazadura-aukerak zehaztea da. Aukeratzen den alternatiban oinarrituta finantzatzeko moduen inguruko azterlan ekonomikoa eginen da, baita proiektua idaztean beharrezkoa izanen den kanpaina geoteknikoaren proposamena eta balorazioa ere.